XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionak eta Urte Berri on!

Zerutar jaiak dira
gaude eguberriz
ospatu ditzagula
poz eta irriz
Jesus aurtxoa gurtuz
alkarturik berriz
Zorionak abestuz
biotz da eztarriz
pakezko egarriz
presok euskal herriz
sendiko pozgarriz
Belengo eskariz
denok gora Jesusi
ongi etorriz.

Zoriondu gaitzala
zerutar aurtxuak
aundi mallan daudenak
da beartxuak
argitu gaitzala
zure izartxuak
ikusmen oneko ta
da berdin itxuak
Belengo altxuak
jargaitzen txintxuak
denok berdintxuak
kristau sutxuak
eguberri on da jai
zoriontsuak.

Patxi Telleria (Lazkao)